Ikusi duzu jaialdiaren mapa? Bertan topatuko duzu gune bakoitzaren kokalekua eta zerbitzu guztiak. Jan, edan, dantzatu, abestu, dutxatu… Non eta zer egin jakin nahi baduzu, sartu aplikazioaren mapa atalean.
Author: admin
Ongi etorri! Kargatu zure pultsera
Gertu dugu Hatortxu Rocken azken eta 30. Edizioa. Elkartasun doinuz beteko dugu Sakana, eta horretarako prest egin zaitezen, gure app-ean topatuko duzu beharrezkoa duzun informazio guztia. Horrez gain, gogoratu jaildian zehar ordainketak pultsera bidez egingo direla. Honezkero kargatu dezakezu app honen bitartez, beheko menuko “diru-truke” botoia sakatuz.