Bihar 17:00etan: aparkalekuak eta lo egiteko guneak irekita

Bihar, ordu honetan, Hatortxun lo egin ahal izateko guneak eta aparkalekuak ireki egingo dira. Kotxea, furgoneta edota autokarabana aparkatzeko aukera egongo da arratsaldeko 17:00etatik aurrera eta baita kanpalekura sartzeko aukera ere. Zatoz bihar bertan takilara eta eskuratu zure eskumuturrekoa sarreraren kodea erakutsiz!

Published
Categorized as Albisteak

Nola heldu Lakuntzara?

Saia zaitez kotxea etxean uzten eta garraio kolektiboak erabiltzen: Sakanako herrietarako Jaibus zerbitzua, ibilbide luzeko autobusak eta trenei buruzko informazio guztia eskuragarri.

Published
Categorized as Albisteak

Lakuntzako autobiako sarrerak itxita

Lakuntzara kotxez etortzeko asmoa baduzu, jakin ezazu Lakuntzako autobiako sarrerak itxita egongo direla eta irteera hauek hartu beharko dituzula: – GASTEIZETIK BAZATOZ: Etxarri-Aranatzeko 21. irteera. – IRURTZUNETIK BAZATOZ: Arbizuko 17. irteera.

Published
Categorized as Albisteak

Artisau eta ekoizle azoka

Gerturatu uztailaren 27an, igandean, Lakuntzako kale nagusian egongo den artisau eta ekoizle azokara! Mikel Arregi kalean ordu hauetan zehar: 10:30-13:00 eta 14:00-20:00.

Published
Categorized as Albisteak

Azken txanpa: batu auzolanera!

Hatortxu Rockera etortzeko gogoz? Guztiok auzolanean aritzea beharrezkoa da dena martxan jarri ahal izateko. Muntaian aritu, seinalizazioa gehitu, muralak eta kartelak margotu… Ahal duzun moduan laguntzera animatu nahi zaitugu! Jaialdiaren hasiera egunera arte egun guztietan hitzordua dugu Lakuntzako Kultur Etxean ordu hauetan: Goizez: 9:00 – 14:00 Arratsaldez: 16:00 – 21:00 Jaialdian zehar bakarrik laguntzea duzu… Continue reading Azken txanpa: batu auzolanera!

Published
Categorized as Albisteak

Non, zer?

Ikusi duzu jaialdiaren mapa? Bertan topatuko duzu gune bakoitzaren kokalekua eta zerbitzu guztiak. Jan, edan, dantzatu, abestu, dutxatu… Non eta zer egin jakin nahi baduzu, sartu aplikazioaren mapa atalean.

Published
Categorized as Albisteak

Ongi etorri! Kargatu zure pultsera

Gertu dugu Hatortxu Rocken azken eta 30. Edizioa. Elkartasun doinuz beteko dugu Sakana, eta horretarako prest egin zaitezen, gure app-ean topatuko duzu beharrezkoa duzun informazio guztia. Horrez gain, gogoratu jaildian zehar ordainketak pultsera bidez egingo direla. Honezkero kargatu dezakezu app honen bitartez, beheko menuko “diru-truke” botoia sakatuz.

Published
Categorized as Albisteak